domingo, 7 de noviembre de 2010

FIELTROKO LOREA II

Paparreko orratz hau oso egokia da opariren bat egiteko, beste loreak baino lan gehiago eskatzen du beraz denborarekin egiteko eskulana da.


Materiala:
  • Hiru koloretako fieltroa
  • Botoi bat nahiko handia
  • Bi petalo moten plantilla
  • Haria eta orratza
  • Inperdible bat
Pausuak:
1.        Moztu kolore bateko 6 petalo txiki eta beste 12 petalo handi (6 kolore batekoak eta beste 6 beste kolore batekoak):
2.       Hartu kolore berdineko eta tamaina berdineko  6 petalo eta josi lore forman. Eta egin berdina beste petaloekin.
3.       Jarri hiru loreak bata bestearen gainean txikiena gohian egonik eta gero jarri beraien gainean botoia, eta josi elkarren artean.
4.      Azkenik josi inperdiblea azpian.

lunes, 1 de noviembre de 2010

FIELTROKO LOREA I


Azkar egiten den lorea da hau eta oso aproposa da oparitxoren bat egin behar duzunean oparitzeko, nahi duzun kolore eta tamainakoa egin dezakezu, eta paparreko orratz bat egin beharrean eskumuturreko edo lepoko bat ere egiteko aukera ematen du. Seguru denen gustukoa dela!!!

Materiala:

 -Bi koloretako fieltroa
 -Lore baten plantilla tamaina ezberdinetan 
 -Botoi bat nahi duzun kolorekoa
 -Haria eta orratza
 -Inperdible bat
 -Artaziak

Pausuak:
1.        Moztu fieltrosko hiru loreak plantillak erabiliz.
2.       Loreak handitik txikienera bata bestearen gainean jarri eta ondoren botoia eta haria eta orratza erabiliz lotu.
3.       Eman buelta loreari eta josi inperdiblea atzealdean.
4.      Eta bukatu dizu eskulana!!!!! 





OHARRA:
Argazkiak gustuko badituzu sartu www.photolandia98.blogspot.com -en oso argazki on eta politak baitaude!!!

domingo, 31 de octubre de 2010

HALLOWEEN




Mamu txupatxusak

Materiala:

 -txupatxusak
 -klennex pakete bat
 -goma elastiko txikiak
 -boligrafoak


Pausuak:


1.kleneexetan nahi duzun bezalako arpegiak margoztu.



2.bildu klennexa modu egokian txupatxusean eta lotu gomarekin.



3.uuuuuhhhhhh beldurtu eta gozatu manu txupatxusarekin.

miércoles, 27 de octubre de 2010

HALLOWEEN

Halloweneko postala

Materiala:

  • Artaziak
  • Erregela bat
  • Arkatz bat
  • Errotulki bat
  • Pegamentoa
  • Inprimatzeko horri bat
Informazio gehiago lortzeko sartu hemen.

martes, 26 de octubre de 2010

UNTXIA


Panpin hau oso aproposa da ume txikiei opari bat egin nahi badiozue oparitzeko. Nahi duzuen tamainako eta kolorekoa egin dezakuzue, baita untxia hartz bihurtu belarrie forma aldatuz.


Materiala:
  • Bi koloretako fieltroa
  • Artaziak
  • Orratza
  • Ertzak josteko, ahoa, eta begiak egiteko haria
  • Kaskabela(nahi izanez gero)
  • Kotoia
muneco.JPG



Pausuak:


  1. Lehenengo moldeak moztu behar dituzu koloreak kontuan hartuz.
  2. Ondoren gorputzeko bi piezak hartu  mugak josten hasi, ez ahaztu hartu belarriak barruan josteaz eta kotoia sartzeaz dena josi baino lehen.
  3. Josi bihotzak oinetan.
  4. Gero oin bakoitzeko bi plantillen ingurua josi eta kotoiz bete.
  5. Itsatsi oinak gorputzari eta ahoa sudurra eta begia josi kontrastatzen duen kolore batekin.
  6. Azkenik jarri iezaiozu kaskabela nahi izanez gero.

KAIXO!!!

kaixo blog honetan eskulan batzut, denborapasak, txisteak... agertuko dira espero dut zuen gustokoa izatea laster arte agur.